2025(e)ko apirilaren 19(a), larunbata

Bariku Santua

  2025/04/18-ko Aste Santua

Bariku santu goizean, bilboko Santa Vera Cruz-en musikariak eta kofrade batzun laguntzarekin, 4 pausu ateratzeko gai izan gara.😊

Urte honetan, alde zaharreko lanak eta arostegi kaleko andamioak direla eta, betiko ibilbidea aldatu behar izan dogu. Zapatu honetan pausuen geldialdia Franziskotarrren eliza aurrean, taraska enparantzan, egin da Arresi kale eta Nardiz tar Jon kaleetatik Santa Mariara bueltan joateko.

Arratsaldeko ibilbidea euri txaparradarengaitik ezin izan da burutu baina eliz barruan 4 pausuren bateratzea eta meza laburtxu bat ospatu dogu.